logo_elektra Castellano
site_elektra

Gure sukaldea oso garrantzitsua da gure bizitzetan eta bera egokitu behar zaie bai gure nortasunari bai gure bizimoduari. Elektran DOCA kontzeptua geureganatu dugu, sukalde eta begien bidezko atsegina ematearena. Horregatik, pertsona bakoitzari eta etxe barneko bihotzari egokitzen saiatzen gara. Gastronomia dugu buruan eta funtzionaltasunari begira egiten dugu diseinua. Gure geroko bizitzaren denboraldi handi bat non igaroko den ikusteak eragiten digun zirraran ere geure egiten dugu.

Elektra sukaldeko altzari-dendek, oinarrian, profesional atsegin eta kreatzaileak dituzte. Bezeroari bi aldiz ekartzen diote abantaila, balio erantsia ezarriz. Merkatuan dauden gama zuriko etxetresna elektriko nagusien banatzaile finkatua izatea da lehen abantaila. Horri esker, sukalde proiektua etxetresna elektrikoen aukera handi baten laguntzaz aberats daiteke, edozein bezerori, dena dela bera, egokitzeko moduan. DOCArekiko harremana, bikotekide gisakoa, da bigarren abantaila. Horri esker, bezeroarenganako ikuspegia lehenesten da eta balore tresna bilakatzen: sukaldearen bizitzan erabakigarri suertatzen den kalitate handiko burdineria; egileak berak sukalde bakoitza garraiatzea Elektra dendetaraino; 3D diseinua hobetzeko tresnen garapen komuna. Horiek guztiak lehengai ezinbestekoak dira, errezetarik onena egiteko - nire sukaldea.

DOCA emoziodun sukaldeen kontzeptuari jarraiki, Elektrak diseinatutako edozein sukaldek, hala nahi genuke, atsegina ekartzeaz gainera, ilusioz betetzea -emoziodun sukaldea- nire sukaldea.



www.doca.es
www.elektradomesticos.es
www.elektra-sa.es